
Zerbitzuak
Zure enpresan edo etxebizitzan energiaren kostuak murrizteko alternatiba eraginkorrenen bideragarritasun azterlana. Edozein inplementazio proiektu hasi aurretik, zure kontsumo zentroan kostuak era iraunkorrean murrizteko soluzio egokiena aztertzen dugu.

Berehalako autokontsumoa
Elektrizitate saretik isolatua
Sare elektrikora konektatuta
Eguzki ponpaketa
Energiaren sektoreak arauzko aldaketak ditu etengabe. Iturri berriztagarrietan oinarrituriko instalazio elektrikoak legeztatzeko eta martxan jartzeko, eta teknologiak ondoren eskatzen dituzten eskakizunak betetzeko, ezinbestekoa da sektorean espezializaturik dauden erakundeen laguntza eta babesa izatea. Krea Energia Renovablek, legeztatutako eta martxan jarritako instalazio ugarietan bilduriko esperientziari esker, behar horietarako erantzun sendoa eta segurua eskaintzen du.

Teknologia fotovoltaikoak izan dituen garapena eta heldutasuna direla eta, oso segurua eta fidagarria da, baina teknikari espezializatuek egin beharreko aldizkako kontrolak behar ditu. Instalazioen monitorizazio bitarteko urruneko kontrol sistemak eta presentziazko kontrola ezinbestekoak dira instalazioen funtzionamendu egokia bermatzeko.

Instalazio fotovoltaikoen osagaiek oso bizitza erabilgarri luzea dute, 30 eta 35 urte artekoa. Baina, aldian behin, kalitate eta errendimendu kontrolak jaso behar dituzte, gure esku ditugun teknologiak erabiliz (termografiak, errendimenduaren azterketa historikoak, etab.). Halaber, ezinbestekoa da teknologia horretan ematen diren arauzko aldaketen jarraipena egitea, lege barruan jarraitzean eta garatzean eragina izan baitezakete.
