- Orain arte, norbanakoak soilik baliatu zezakeen autokontsumoa. Aurrerantzean, autokontsumo kolektiboa legeztatzen da. Era horretan, bizilagunen komunitateak, enpresen elkargoak, hau da, edonolako jabeek era partekatuan autokontsumitu lezakete.
- Dekretu berriak, konpentsazio printzipioa onartzen du. Hau da, autokontsumitzaileek sortu eta kontsumitzen ez duten energia konpentsatu ahalko dute. Neurri honen bidez, autokontsumitzaileak ez du juridikoki eratu beharrik izango. Energia merkaturatzaileak hilero konpentsatu beharko du autokontsumitzailea sarera txertatzen duen energia kopuruarengatik.
- Eguzki energia fotoboltaikoen instalazioak jarri ahalko dira komunitateetako edota industrietako kokagune egokietan, eguzki energiaren aprobetxamendua egokia izan dadin. Beti ere jabekideen adostasunarekin eta baimenarekin. Orain arte ezinezkoa zen hori. Autokontsumitzailearen teilatuan soilik jarri zitekeen eguzki instalazioa.
